GJH Sariak
Bilboko BBK salak GJH Sarien hirugarren edizioa hartu zuen; BBKk eta Euskadiko SER Kateak bultzatuta, zita horren helburua da euren eguneroko konpromiso eta jardunetik -Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarriaren Helburuekin bat etorriz- mundu hobe bat eraikitzen duten pertsona, enpresa eta erakundeak aitortzea.
Gure kasuan, Metro Bilbaok epaimahaiaren Sari berezia jaso zuen GJH ugariri egindako zeharkako ekarpenagatik; aitortza hori Eneko Aurrebarrenak jaso zuen, eta ber hitzaldian azpimarratu zuen garapen jasangarriagorantz aurrera egitera daramaten eremu guztietan hartuta dugun konpromisoa, “oraindik ere egiteko asko dagoela” jakitun egonda.