Metro Bilbao Conference
Metro Bilbaoren eskutik, Bizkaiko hiriburuak goi mailako nazioarteko topaketa bat hartu zuen, gai honen inguruan hausnartzeko: garraio publikoaren rola hiri jasangarriago, irisgarriago eta inklusiboagoen eraikuntzan, 2030 Agendaren esparruan.
Bizkaiko Ahaldun Nagusi eta Metro Bilbaoko presidente Elixabete Etxanobek inauguratua, honako eragile hauek bildu zituen: mugikortasunaren arloko adituak, trenbide-operadoreak, ordezkari instituzionalak, hiri-berrikuntzan espezializatutako pertsonak eta sektoreko enpresak, hainbat herrialdetakoak.
Ekitaldia Bilboko Euskalduna Jauregian egin zen, eta, besteak beste, honako gai hauek jorratu ziren: mugikortasun kolektiboaren erronkak eta aukerak, klima-trantsizioaren testuinguruan; eraldaketa teknologikoa; eta joan-etorrien ohitura berriak.