Irisgarritasuna

Irisgarritasuna

Funtzionaltasun berri bat jarri da webgunean, orrialde nagusian kokatutako geltoki-hautagailu baten bitartez; bertan, hurrengo trenetarako itxarote-aldia erakusten da, denbora errealean. Geltoki konkretu bat hautatu daiteke, edo geltoki hurbilena erakutsi, geolokalizazioaren aukera erabiliz. Klik bakar batez, nasetako adierazle telematikoen informazio berbera eskuratzen da.

  • Gorrei zuzendutako interpretaziorako bideo-zerbitzua (SVIDUSL) bezeroen arretarako bulegoetara hedatu da.
  • Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako eserleku grisen kopurua bikoiztu egin da unitateetan.
  • Webgune inklusiboago bat, nabigazio-modu egokitu bat aukeratzea ahalbidetzen duen funtzionaltasun ikusgarri berri batekin, alboko ikono edo erlaitz batekin: teklatuarekin, ahots-aginduekin, ikusmen urritua dutenentzat, etab.
  • Lamiakoko geltokian hobetu egin da MMPak bideratzeko seinaleztapena, nasarako zuzeneko pasabidea duen sarbiderantz.
  • Navilens kode ba gehitu da Larrabasterra geltokian.