Bidaia kopururik handiena gure 30. urteurrenean

1995eko azaroaren 11 hartatik, asko dira Metro Bilbaoren ibilbidea markatu duten mugarriak. 123 milioi kilometro baino gehiago -Martera joan eta etortzeko bidaia baten adinakoa- eta 2.281 milioi bidaia baino gehiago eginda, metroak gogo onez heltzen dio etapa berri bati, bertan flotaren zati bat berrituko baita eta seinaleztapen-sistema modernizatuko.

30 urte geroago, metroak jarraitzen du Bizkaiko garraio publikoaren bihotza izaten, eta herritarrek garraio publikoan egiten dituzten 2 bidaiatatik bat gurekin egiten dute.

Aurten, 104.508.201 txartel-balioztatze izan ditugu, hots, zerbitzuan egondako 30 urteetako kopururik handiena, 2024ko emaitza % 4,1 puntuz gaindituz.

Lanegunetako batezbestekoa 321.000 balioztatzekoa izan zen; aurreko urtean, berriz, 310.000koa izan zen (beraz, 11.534 balioztatze gehiago egon dira).

Aipatzekoa da metroaren erabilerak eboluzionatu egin duela lanegunetan. Hala, ikusi zen metroa asteko bost egunetan erabiltzen dutenen kopuruak behera egin duela; astean hiru edo lau aldiz erabiltzen dutenen kopurua, aldiz, igo egin da. Bada, joera hori lotuta egon liteke telelanaren finkapenarekin. Bidaiarien kopururik handiena 7:45etatik 8:00etra erregistratu zen.

Ehunekoetan neurtuta, hazkunde handiena igande eta jaiegunetan gertatu zen (+% 9,3).


Gehien erabilitako geltokiak

Ekitaldi guzietan gertatu ohi den bezala, Zazpikaleak/Casco Viejo geltokiak jarraitu zuen bidaiari kopuruaren rankingaren lehenengo postuan, (8.391.236 bidaia-txartel balioztatuta), eta beraren atzean Barakaldo (4.0203649) eta Areeta (3.689.054), itsasadarraren alde banatan.

Orobat, gehien egindako tartea Zazpikaleak/Casco Viejo - Santimami/San Mamés izan zen.


Urteko marka

Beste alde batetik, bezero gehien kontzentratu zituen eguna abenduaren 10a izan zen, Athleticen eta PSGren arteko partidaren egunean, zeren guztira 380.041 txartel balioztatu baitziren.


Bezeroen balorazioa

Batez besteko puntuazio globala “oso ongi” altura iritsi zen (8/10), eta nota horrek erreferente gisa kokatu zuen zerbitzua Bizkaiko garraio publikoaren alorrean.

Azkartasuna eta geltokietako garbitasuna izan ziren ondoen baloratu ziren alderdiak, 8,5 eta 8,4ko notarekin, hurrenez hurren. Orobat, gaztelania eta euskararekiko errespetua 8,3ra iritsi zen -komunikazioetan, informazioan, seinaleztapenean…-, eta puntualtasunak 8,2 lortu zuen, erabiltzaileen gogobetetasun orokorraren maila altua berretsiz.

Metro Bilbao erabiltzen duten pertsonen % 93 harro dago bere aisialdi eta betebeharren ibilbideetarako erabiltzeaz. Horrela ondorioztatzen da metroak bere bezeroen artean gogobetetasunari buruz egin zuen azken inkestatik; emaitzak aurreko urteetakoen antzekoak izan ziren.


Mugikortasun-eskarira egokitutako zerbitzua

Garraio-zerbitzuari dagokionez, azpimarratu behar da 104 zerbitzu berezi eskaini zirela, ohiko zerbitzuaren hobekuntza batez.

Halaber, gaueko 122 zerbitzu eskaini ziren, eta beste 60 zerbitzu, emaitza honekin: % 96,63ko puntualtasuna eta % 99,62ko eskuragarritasuna.


Informazio gehiago geltokietan

Tresna teknologiko berri bat txertatu zen, bezeroentzako informazioa hobetzen jarraitzeko. Zehazki, LED argiak dituen binilo garden bat da, Santimami/San Mamés geltokira Sabino Aranatik sartzeko fosteritoan jarri dena. Pantaila digital moduko bat da, herritarrak denbora errealean abisatzeko aktibatzen dena, zerbitzuan gorabeherak daudenean, hala nola Athleticen partiden kariaz sarbidean egiten diren itxiera puntualak.

Azken belaunaldiko korear teknologiaz hornituta, tresna berria xehetasun eta arreta handiz diseinatu da bere informazio-eginkizuna betetzeko, baina gure Norman Fosterren arkitektura zaindua desitxuratu gabe. Mezuak, aurretik diseinatutako forma sortzaileaz, orain dela hilabete batzuk Termibuseko sarbidean eta Ansio geltokian jarritako pantailetarako jadanik erabiltzen den aplikazio beretik hedatzen dira, eta baita Zazpikaleak/Casco Viejo, Abando eta Indautxu geltokietako panel digitaletan jarritako pantailen aplikaziotik ere.