Eneko Arruebarrena Elizondo
Zuzendari nagusia
Hobekuntza etengabearen aldeko apustu irmoa
Urteurrenean gaude. 30 urte hauetan, hainbat eta hainbat bidaia eta istorio izan ditugu, eta baita zerbitzu publikoa baino zerbait gehiago garela frogatzen dituzten zifra oparoak ere; herritarren konfiantza duen garraiobide bat gara, herritarren identifikazioa lortu duen garraiobide bat.
Batez beste, 322.000 pertsona baino gehiagoren errutinaren zati gara, eta gure markak hautsi ditugu, urte batean 104 milioi baino balioztatze gehiago izan baititugu.
Dena dela, gogobetetasun handiagoa ematen duten zifrak gure bezeroek zerbitzu gisa ematen dizkigutenak dira. Metro Bilbao erabiltzen dutenen %93k adierazi du harro dagoela horretaz, eta 10 puntutatik 8 puntuko nota ematen digute, Bizkaiko garraio publikoaren erreferentea garela berretsiz. Zalantzarik gabe, kalitatera eta bikaintasunera orientatutako lan zorrotz eta iraunkorra islatzen duen oso ongi altu bat da nota hori.
Emaitza horiek indartu egiten dute pertsonengan zentratutako zerbitzu efiziente eta seguruarekin hartuta dugun konpromisoa, eta etorkizunerako bidea markatzen dute, arduraz eta hobekuntza etengabearen aldeko apustu irmo batez.