Elixabete Etxanobe Landajuela
Presidentea
Etorkizunarekin hartuta dugun konpromisoa berresten dugu
2025. urtea bereziki esanguratsua izan da Metro Bilbaorentzat. 30. urteurrenaren ospakizunaren hasierak markatuta, gure historian egindako bidaia kopururik handienarekin itxi dugu ekitaldia.
Hiru hamarkada garraiobide hau Bizkaiko garraio publiko nagusi gisa finkatzeko, gure eguneroko mugikortasunaren funtsezko elementu bilakatzeaz batera. "Metroz joaten naiz" ohiko adierazpide bihurtu da, metroak gure eguneroko bizitzan duen osoko integrazioa eta arteria metropolitar handi gisa jokatzen duen rola islatuz.
Horrez gain, baina, 2025. urtea etorkizunera proiektatzen gaituen urte bat ere bada, eta gure erronka nagusietako bati heltzera eramaten gaitu: metroa berriztatzea, tren modernoagoen, jasangarriagoen eta teknologikoki aurreratuagoen bigarren belaunaldi batez.
Aurreikusitako inbertsioa, 700 eta 800 milioi euro bitartekoa, konpromiso estrategiko bat da, zeren beraren bidez bermatu behar baita Metro Bilbao prest dagoela mugikortasunaren eskari berriei erantzuteko, maiztasunak hobetzeko eta zerbitzuaren kalitatea eskari handiko uneetan indartzeko.
Azken batean, 2025. urtea funtsezko ekitaldi gisa ixten da: Metro Bilbaok bere historia ospatzen du, Bizkaian duen inpaktua aitortzen du, eta etorkizunarekin hartuta duen konpromisoa berresten du.