Berdintasun Plana
BAI 'Berdintasunez 25 rute/25 años de Igualdad’
25 urtek askotarako ematen dute, eta hori da erakutsi nahi izan genuena Abandoko geltokian jarri genuen erakusketan, ‘Berdintasunez 25 urte/25 años de Igualdad” izenburupean.
Desberdintasunak bistaratzeko eta etorkizun inklusiboagoa lortzeko konpromiso bateratuaren alde egiteko, Emakumearen Nazioarteko Egunaren ospakizunak 25 urte hauetan markatu dituzten kartelak bildu genituen.
Gizonduz Prestakuntza
Urtarrila eta ekaina bitartean, VII. Berdintasunerako Planean aurreikusitako neurriekin jarraituz, “Metro Bilbao: aldaketaren eragilea. Berdintasuna eta lan-mundua” izeneko prestakuntza-saioak egin ziren, kolektibo hauentzat: makinistak, aginte-postuko langileak eta mantenukoak. Ikastaroak Gizonduzek eman zituen, hau da, Berdintasunaren alde Gizonekin eta Maskulinitate Berriekin lan egiteko euskal zerbitzuak.
Nutrizioa emakumeentzat
Iragan maiatzaren 20an, emakumeentzako osasun-tailerrak egin ziren, nutrizioa eta honek emakumeen osasunen duen inpaktua gai nagusitzat hartuta.
Herri Itunaren aldeko atxikimendua
Maiatzaren 20an, Metro Bilbao formalki atxiki zitzaion Berdintasunaren eta emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko bizitzen aldeko Herri Itunari. Berau herritarrek eta zenbait instituzio eta erakundek osatutako eta Emakundek bultzatutako plataforma bat da, konpromisoak hartzen dituena trantsizio ekologikoaren eta eraldaketa digitalaren alorretan.
'Berdintasuna enpresan. Oraingo eta etorkizuneko konpromisoa’
Emakumearen Nazioarteko Eguna hurbil zegoenez, eta “Berdintasuna enpresan. Oraingo eta etorkizuneko konpromisoa” lemapean, gure zuzendari nagusiak parte hartu zuen enpresetan benetako errealitatea lortzeko gakoak aztertzera zuzendutako jardunaldi batean, Madrilgo Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioan.
Jardunaldia gai hori eztabaidatzera zuzendutako mahai-inguru batzuen bidez gauzatu da; bertan, nabarmendu egin da enpresen konpromisoaren garrantzia, horien artean Metro Bilbaorena, berdintasun hori lortzeko, aliantzak, estrategiak eta lan-ildoak konpartituz.
Martxoak 8. Berdintasunaren indar mugagabea
Berdintasunaren aldeko borrokak ez du mugarik. Beste urte batez gogoratu genuen, martxoaren 8an, batuta jarraitzen dugula emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunaren alde borrokatzen eta lan egiten jarraitzera bultzatzen gaituen indar horren bidez.
Aurten, Pekingo Adierazpenaren 30 urte bete ziren, emakumeak eta neskak mundu osoan ahalduntzearen aldeko programa ameslariena. Halaber, 20 urte bete dira Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako lehenengo Legea Euskadin onartu zenetik. Eta Metro Bilbaon ospatu genuen 25 urte daramatzagula berdintasunagatik eta berdintasunaren alde lan egiten.
EZ DEZAGUN BESTE ALDE BATERA BEGIRATU indarkeria matxistaren aurrean
Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko azken inkestek erakusten dutenez, 2 euskal emakumetatik batek nolabaiteko indarkeria pairatu du, bikotearen barruan edo bikotetik kanpo. Emakume askok ez dute inoiz ere hori salatzen, baina % 80k bere inguruneko pertsonei kontatzen die. Horregatik da garrantzitsua jarrera aktiboa izatea. Ez dezagun beste alde batera begiratu: indarkeria gizarte osoa ukitzen duen arazo bat da. Azaroak 25. Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna.
Zinemakumeak Gara Erakusketa
Urriaren 13an, Metro Bilbaok parte hartu zuen Zinemakumeak Gara erakusketaren inaugurazioan. Izan ere, emakumeek zuzendutako zinemaren erakusketak bere 30 edizioa bete zuen. Abenduan, geltokiek Amuge erakusketa hartu zuten, hots, emakumezko ijitoen memoria Euskal Herriko historian berreskuratzen duen erakusketa. Narrazio propio, ijito, kolektibo eta feminista.
Futbol-talde mistoa, txapeldun
Metro Bilbaoko plantillak jarraitu zuen erakusten sasoi onean dagoela eta oso batasun handia duela. Arrakasta futbol-7ko Enpresen Liga deritzanean heldu zen. Bertan, gure talde mistoa garailea izan zen Bizkaiko lurralde-fasean, eta, hortaz, finalera pasatzea lortu zuen.
Futbol-7ko taldeak ‘Champions’ ere irabazi zuen
Metro Bilbaoren futbol-7ko taldeak beste arrakasta bat gehitu zion bere garaipen-zerrendari, Enpresen Liga deritzan txapelketan. Otsailean Neguko Ligaren txapelduna izan ondoren, orain ‘Champions’ irabazi du Udaberriko Ligaren garailearen aurrean: Montajes Escala. Finala oztoporik gabe irabazi zuen gure taldeak, 4-0 garbi batez.
Neguko Ligan irabazteak ahalbidetzen zuen txapelketaren azken fasera zuzenean pasatzea, Las Rozas Kirol Hirian. Nolanahi ere, erakundeak egindako data-aldaketa batek desorekatu du gure taldearen egutegia, eta azkenean ezin izango da Madrilera joan tituluagatik borrokatzeko.
Berdintasunerako ipuinen VII. Lehiaketaren sariak
Ipuinen Lehiaketaren zazpigarren edizioa egin zen, langileei eta haien bikotekideei eta seme-alabei zuzenduta. Irabazleak honako hauek izan ziren:
- 12 eta 16 urte bitartean, euskaraz – Aroa Diaz de Sarralde, Gonzalo Diaz de Sarralderen alaba.
- 12 eta 16 urte bitartean, gaztelaniaz – Lucia de la Iglesia, Iñigo de la Iglesiaren alaba.
- 17 urtetatik aurrera, euskaraz – Uxue González, José Pablo Fernándezen alaba.
- 17 urtetatik aurrera, gaztelaniaz – Xiker Ortiz de Guinea.