Berrikuntza txandakako lanetan
Gure lankide Ander Cabrerak, Lan Harremanen arduradunak, Metro Bilbaoren jardunbide egokiak konpartitu zituen sareko beste erakunde batzuekin. “Berrikuntza txandakako lanen denboran”, Denbbora Sareak antolatua.
Denbbora Sarea Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako ekimen bat da, helburutzat duena aldaketa kultural bat erakundeetan sustatzea, denboraren erabileraren kudeaketa osasungarriagoa, berdinzaleagoa eta efizienteagoa izan dadin. Metro Bilbao sarearen partaide aktiboa da 2019az geroztik.
Saioan aztergai izan genituen txandaka lan egiten duen pertsonalak aurrez aurre dituen erronka espezifikoak, eta aurrera egiteko funtsezkoak diren elementuak identifikatu genituen: pertsonen osasuna eta ongizatea erdigunean jartzea eta plangintza bateratuaren alde egitea, kontziliazioa hobetzen duten irtenbideak aurkitzeko xedez. Gogoeta horiek animatzen gaituzte sarearekin lan egiten eta kolaboratzen jarraitzera, jasangarriagoak diren eta pertsonen beharrak errespetatzen dituzten antolaketa-ereduak eraikitzeko.