Hizkuntza-kudeaketa
Metro Bilbao euskaraz
Abenduaren 3a, Euskararen eguna, egun berezi bat da, eta aurten une garrantzitsu batean ospatuko dugu: hizkuntzak kudeatzeko plan berri bat diseinatzen hasiko gara Metro Bilbaorentzat, ilusio eta konpromiso handiz.
Etapa berri honetan, gure helburu nagusietako bat izango da euskararen erabilera bultzatzea, lan-hizkuntza gisa, bai barneko dokumentazio eta komunikazioan eta bai eguneroko harreman profesionaletan. Gainera, euskara harreman informaletan ere bultzatu nahi dugu, gure lan-dinamika arruntaren zati gisa.
Badakigu, ondo jakin ere, gure eguneroko ohituren keinu txikiek aldaketa handiak sor ditzaketela, eta ekarpen indibidualen batuketak baduela inpaktu kolektibo bat. Horregatik, urratsez urrats eta pertsona guztien artean, euskara tresna natural bihur daiteke, gero eta neurri handiagoan, gure lan-ingurunean.
Metro Bilbao euskaraz, urrats txikiak, aurrerapen handiak!
Euskararen Eguna
Euskararen eguna erruletan jokatzen ere ospatu genuen. Joko interaktibo bat da, hizkuntzak erabiltzeko irizpideei buruz norberak duen ezagutza probatzea ahalbidetzen duena. Kontua da galderei erantzutea eta puntuak metatzea, erruleta biraraziz.
Euskaraz gozatuz, denok irabazten dugu!
Ttipi-Ttaparen bilera berria
Tippi-ttapa taldeak gure hizkuntza enpresan garatzearen alde hartuta duen konpromiso irmoari eutsi zion 2025ean, beraren arlo guztietara zeharka zuzendutako proposamen eta jarduerekin.
Irakurketa
Iragan ekainaren 5ean, Metro Bilbaok parte hartu zuen euskal literaturaren Klasikoen XVIII. Irakurketa Jarraituan. Ekitaldia Arriaga Antzokian izan zen, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta. Enpresaren izenean, Gizarte Berrikuntzako teknikari Garazi Carranzak parte hartu zuen.
Euskaraldiarekin buru-belarri
Aurten IV. Edizioa egin zen, eta geuk zenbait jarduera antolatu genituen euskararen aldeko konpromisoarekin bat egiteko. Izena eman zuten pertsona guztiek euren Ahobizi edo Belarriprest txapa jaso zuten, opari txiki batekin batera; gainera, geure txapa propioa ere banatu genion pantilla osoari. Ekintza azpimarragarrienen artean, trenbidearen munduarekin lotutako terminoak jasotzen zituen “erroska” bat plazaratu zen, eta pertsona asko animatu ziren berbatratuak dinamiketan parte hartzera, bilerak euskaraz hasi eta amaitu genituen, berbakafeak egin genituen, eta, orokorrean, euskararen erabilera sustatu genuen ekimenaren 11 egunetan.
Pilula-bideoak
Ekinean argitaratu zen hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideei buruzko bideo laburren (pilula-bideoak) lehenengo seriea, horien ulermena errazteko eta eguneroko praktikan txertatzen laguntzeko. Guztira, bost pilula digital sortu ziren, hizkuntza ofizialak noiz eta nola erabili behar diren modu errazean azaltzeko.
BIKAIN
BIKAIN Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofiziala da. Euskarak eremu sozioekonomikoan duen presentzia, erabilera eta kudeaketaren normalkuntza-maila egiaztatu eta aitortzen du. Metro Bilbaok ebaluatzaile gisa parte hartu du beste urte batez, eta 3 erakunde ebaluatzeko prozesuetan parte hartu dugu.