Prestakuntza

Prestakuntza

Prestakuntza-ekintzak 309
Orduak guztira 34.329
Gogobetetze-indizea 8,37 / 10
Orduak/pertsonak, batez beste 34.329 / 840 = 40,87
STEM Orientazio-jardunaldia Deustuko Unibertsitatean

STEM Orientazio-jardunaldia Deustuko Unibertsitatean

Azaroaren 27an, Deustuko Unibertsitateak eta Innobasquek antolatutako STEM orientazio-jardunaldia egin zen; bertan, Metro Bilbaok kolaboratu zuen Innobasqueren STEAM SAREari atxikitako erakunde gisa. Era horretan, lanean jarraitzen dugu STEM hezkuntza bultzatzeko hartu dugun konpromisoan, batez ere nesken artean. Gure Zuzendaritza Teknikoko bi lankidek Leticia Ruiz eta Ianire Aguirrek parte hartu zuten Uribarri BHIko (Basauri) eta Ángeles Custodios Ikastetxeko (Bilbo) 4. DBHko ikasleei zuzendutako jardunaldian.

Jardunaldia 15 minutuko saiotan antolatu zen, eta bertan STEM profesionalak 4 ikasle-talde desberdinekin aritu ziren. Saio horietan, Ianire eta Leticiak kontatu zuten zergatik duten hain gustukoa STEM arloa eta nola garatzen duten euren lana; horren ostean, taldeen galderei eta jakin-minari erantzun zieten. Helburua: STEM lanbideen aldeko interesa neska eta mutilen artean sustatzea.