ATN Erredundantea

ATN Erredundantea

Arizko ATN erredundanteak bere eginkizuna betetzen du eta berme guztiekin funtzionatzen du. Normaltasun osoz funtzionatu du ATN alternatibotik, bere osoko operatibotasuna segurtatzeari begira urtean aurreikusita dauden hiru saioetako lehenengoan.

Zehazki, Arizko ATNko pertsonalak Nafarroa kaleko taldea errelebatu zuen gau batean. Basauriko instalazioetako operatiba inolako gorabeherarik gabe mantendu zen hurrengo eguneko goizeko eta arratsaldeko txandetan, hau da, ohiko funtzionamendua Bilbotik berreskuratu zen arte.