Trenbide Operazioetako Adituen Taldea (GEOF)
Trenbide Operazioetako Adituen Taldeak (GEOF) Bilbon egin zuen bere urteko azken bilera, Metro Bilbao anfitrioia izanik. Topaketa horrek trenbide-enpresa nagusietako ordezkariak bildu zituen, horien artean Kataluniako Generalitaten Trenbideak (FGC), Malagako Metroa, Madrilgo Metroa, Renfe, Mallorcako Serveis Ferroviaris (SFM), Espainiako Trenbideen Fundazioa eta Metro Bilbao bera, eta baita Euskotren eta ETS ere.
Arizko tailerrak bisitatu ziren, eta bertaratutakoek aukera izan zuten Metro Bilbaoren flota mantentzeko prozesuak eta aplikatzen zaizkion berrikuntza teknologikoak xehetasunez ezagutzeko.
Azkenik, bilera bat egin zen BATen (Bizkaia Accelerator Tower), trenbide-ustiapenerako funtsezkoak diren gaiak jorratzeko; halaber, esperientziak, irtenbide berritzaileak eta jardunbide egokiak konpartitu ziren, sare bakoitzaren jasangarritasuna, efizientzia eta beraren erabiltzaileen esperientzia hobetzen jarraitzen saiatzeko xedez.