Zibersegurtasunari buruzko gidaliburu berria, enpresa hornitzaileentzat.
Zibertasunaren kudeaketarako erronka eta irtenbideak planteatzen ditu hornidura-katean. Gure Sistemen teknikari Kerman Arcelay argitalpenaren koordinatzaileetako bat izan zen; bertan, bestak beste, honako gai hauek jorratzen dira: zibersegurtasun aldetik hornitzaileei planteatzen zaizkien betekizun orokorrak; edo datuen babesa ingeniaritza- eta garapen-etapetan.
Gidak Informazioaren Segurtasuna Sustatzeko Espainiar Elkartearen bermea du (ISMS Forum); berau irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, 2007an eratu zena zibersegurtasunaren eta datuen babesaren garapena sustatzeko enpresa, erakunde publiko, ikertzaile eta profesionalen artean.